Uztailean iritsiko da eskualdera azaleko minbiziaren aurkako kanpaina

Onintza Lete Arrieta 2018ko ekainaren 19a

Artxiboko irudian, azaleko minbiziaz informatzen (Onintza Lete Arrieta) Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak urtero egiten ditu kanpainak uda sasoian, azaleko minbiziaren inguruan herritarrak informatzeko. Gaixotasuna saihesteko aholkuak ematen ditu, eta horretarako, herrialdeko hondartzetara nahiz igerilekuetara gerturatzen dira elkarteko boluntarioak. Donostian hasi zuten kanpaina, atzo, eta uztailaren 23an amaituko da. Goizez informatuko dituzte herritarrak, 10:00etatik 13:00etara, horretarako prestatuko dituzten karpa edo guneetan. Urola Kostara, esaterako, uztailean etorriko dira. Zehazki, hauek dira herriak eta egunak: -Zarautz: uztailak 3, asteartea. -Zumaia (Itzurun): uztailak 6, ostirala. -Aia: uztailak 10, asteartea. -Getaria: uztailak 16, astelehena. -Orio: uztailak 18 eta 19.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide