Nerea Mujika garaikurrarekin (Aritz Mutiozabal).
Hernaniko
Azeri Bila lasterketa irabazi zuen gizonezkoetan Martin Amilibia zumaiarrak, larunbatean, eta Nerea Mujika zarauztarra bigarren sailkatu zen. Amilibia hasieratik jarri zen buru, eta bakarrik iritsi zen helmugara. Mujikak, berriz, Hoki Guerrero hernaniarrarekin batera osatu zuen proba osoa, eta harekin batera helmugaratu bazen ere, sailkapeneko bigarren postua egokitu zioten, denborak kontuan hartuta; Guerrerori, berriz, hirugarren postua. Emakumezkoetan Lourdes Colomo izan zen garaile.