Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ezusteko galanta izan zen atzo Plentziako uretan. Ezusteko arriskutsua, gainera. Beteranoen Armintzako XI. traineru estropada jokatu zen atzokoan, eta bertan izan ziren Zumaiako beteranoek. Ezin izan zuten, baina, estropada amaitu.
Zumaiako trainerua ziabogara hurbiltzen ari zela, bira emanda zetorren Sestaoko ontzia gainera etorri zitzaion eta abordatzea gertatu zen. Bizkaitarren traineruak brankarekin jo zion zumaiarren traineruari eta hau puskatuta geratu zen. Susto galanta izan zuten Zumaiako beteranoek.
Bideoa ikusteko, jo Baleike.eus atarira.