Zumaiatik elkartasun mezua bidali diete Altsasuko gazteei

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko ekainaren 16a

Euskal gazteria bakean uzteko eta espainiar faximoarekin hausteko eskatzen zuen manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean Zumaian. Ekintza honen bidez espetxeratuta dauden Altsasuko gazteei elkartasuna adierazi zieten.

Argazkia: Maria Maya Manterola. "Besarkada indartsu eta maitakorrena" bidali nahi izan diete Zumaiatik Altsasuko gazteei, eta baita haien sende eta lagunei ere. Etsipenetik haratago, "borrokarako grina ezin dute espetxeratu" diote manifestazioaren antolatzaileek idatzitako oharrean. "Kartzelako hormigoi hotza zeharkatu du gure elkartasun keinu orok. Ulertu baitugu sententzia honekin euskal gazteria izan dela epaitua, kriminalizatua eta zirgortua". Albistea osorik irakurtzeko, jo Baleike.eus atarira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide