Instalazioak itxita egongo dira ekainaren 23tik uztailaren 2a arte. Zumaiako Kirol Patronatuko bazkideek Azpeitiko igerileku estaliko zerbitzuak erabiltzeko aukera izango dute Lubakiko mantentze lanak bukatu bitartean.
Zumaiako Lubaki kiroldegia
Urteko sasoi honetan egin ohi duten bezala, Zumaiako Lubaki kiroldegia astebetez itxiko dute mantentze lanak egiteko. Ekainaren 23an itxiko dituzte kiroldegiko ateak, eta uztailaren 2an zabalduko dute berriro. Zumaiako Kirol Patronatuko bazkideek Azpeitiko igerileku estaliko zerbitzuak erabiltzeko aukera izango dute Lubakiko mantentze lanak bukatu bitartean. Horretarako, baina, ezinbestekoa izango da bazkide agiria eskuratzea, Zumaiako kiroldegiko harreran. Azpeitiko kiroldegira jotzen dutenek ezingo dute kanpoko igerilekua erabili.