Estaziorako pasabidean horma irudia egin du Zumaiako Mugimendu Feministak

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 13a

Asteburu honetan Zumaiako estaziora bideko pasabidea berriz koloreztatu du Mugimendu Feministak. Puntu beltz gisa identifikatutako gunea da pasabidea, eta joan zen martxoaren 3an ere margolan handi bat egin zuten bertan hainbat lagunek, Mugimendu Feministak deituta. Ekimen hura Martxoaren 8aren harira egin zuten. Udalak ezabatu egin zuen margolan hura eta hautsak gogotik harrotu ziren. Orain berriz koloreztatu dute.
Hona hemen horma irudiaren argazkiak:  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide