Milaka lagunek osatu dute giza katea Urola Kostan, erabakitzeko eskubidearen alde

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 10a

Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriak hartu du Urola Kosta gaur, ekainak 10. Gure Esku Dago mugimenduak deituta, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu dituen  201,9 kilometroko giza katea osatu dute gaur eguerdian, eta Urola Kostatik ere igaro da. Eskualdeko milaka lagunek egin dute bat egitasmoarekin, eta Zarautzen, Orion, Getarian, Zumaian eta Arroabeatik Itziarrera bitarteko errepidean bete dute beren lekua. 10:00etan hasi dira iristen Urola Kostako herrietatik irten diren dozenaka autobus ibilbidean bakoitzari zegokion kilometrora.  Eguzki epeletan eta jai giroan igaro dute goiza, erlojuak 12:00ak noiz joko. Ordu horretan hasi da giza katea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide