Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea, zuzenean

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 10a

https://www.youtube.com/watch?v=Pdmg83fiU7E 100.000 lagunek baino gehiagok egin dute bat Gure Esku Dago plataformak erabakitzeko eskubidearen alde deitutako giza katearekin. Urola Kostatik milaka lagun joan da  Donostia, Bilbo eta Gasteiz arteko giza katean parte hartzera; 201,9 kilometroko bidean beren aletxoa jartzera. Horregatik, UROLA KOSTAKO HITZAk mobilizazioaren berri emango du ahalik eta zabalen. Bidali zure argazkiak Goizean zehar irudiak atera eta Urola Kostako Hitzari bidali nahi izanez gero, idatzi mezua 607-498-725 telefono zenbakira, kilometroaren zenbakia eta zein herritakoa zaren zehaztuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide