Gaur, zapatua, jokatu dute Belgraden (Serbia) K2en 1.000 metroko Europako Txapelketa, eta hirugarren egin dute Iñigo Peña zumaiarrak eta Francisco Cubelos toledoarrak. Lorpen horri esker, abuztuaren amaieran jokatuko den Munduko Txapelketan izango dira biak.