Bi autok istripua izan dute gaur arratsaldean Zumaiako moilan

Urola Kostako Hitza 2018ko eka. 8a, 18:51

Bi autok aurrez aurre jo dute Aita Mari zinema aretoaren aurrean, eta beste hiru auto ere kaltetu dira. 17:30ak aldean jazo da ezbeharra.

 
Bi autok istripua izan dute gaur, ostirala, arratsaldean, Zumaiako Txomin Agirre kalean. Bi autok aurrez aurre jo dute Aita Mari zinema aretoaren aurrean, eta beste hiru auto ere kaltetu dira. 17:30ak aldean jazo da ezbeharra, eta Ertzaintzak adierazi duenez, arranpa aldera zihoan auto bat beste erraira pasatu da, aparkatzeko. Une horretan, Zubitxikirantz zihoan auto batekin egin du talka. Atzetik zihoan auto bat eta aparkatuta zeuden beste bi ere kaltetu dira. Autoetan zihoazen lagunek ez dute zauri larririk, baina horietako bat Donostia Ospitalera eraman dute. Kale horretako trafikoan eragina izan du istripuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide