Independentziaren aldeko giza katea deitu du Gure Esku Dagok iganderako, eta Urola Kostan milaka lagunek eman dute izena egitasmoan parte hartzeko. Hori dela eta, Urola Kostako herritarren argazkiak jaso nahi ditu UROLA KOSTAKO HITZAk, ondoren, giza katearen argazki bilduma osatzeko eta webgune honetan ikusgai jartzeko. Bakarkako, taldeko nahiz giroaren argazkiak bildu nahi ditu Urola Kostako Hitzak igandean. Goizean zehar irudiak atera eta Hitzari bidali nahi izanez gero, idatzi mezua urolakosta@hitza.eus helbidera edo 607-498-725 telefono zenbakira.
Herriz herri osatuko ditu bildumak Urola Kostako Hitzak.
GIZA KATEA UROLA KOSTAN, KILOMETROKA:
– 18. kilometroa. Orion, Hernanikoak.
– 19. Orion, Hernanikoak.
– 20. Orio, Anibarko portuan, Hernanikoak.
– 21. Orion, Oriokoak.
– 22. Orion, Orio eta Aiakoak.
– 23. Orion, Oiartzungoak.
– 24. Zarautzen Talaimendin, Baztan, Bortziri, Malerreka eta Mendialdekoak.
– 25. Zarautzen dunen parean, Oiartzungoak.
– 26. Zarautzen malekoian, Zarauzkoak.
– 27. Zarautzen malekoian, Zarauzkoak.
– 28. Zarautzen N-634 errepidean, Zarauzkoak.
– 29. Getarian N-634 errepidean, Lezokoak.
– 30. Getarian, Getariakoak.
– 31. Getarian, Getariakoak.
– 32. Getarian, Azpeitikoak, Errezilgoak eta Beizamakoak.
– 33. Getarian, Azpeitikoak.
– 34. Getarian, Azpeitikoak.
– 35. Zumaian Santiago hondartzaren parean, Azpeitikoak.
– 36. Zumaian, Zumaiakoak.
– 37. Zumaian, Zumaiakoak.
– 38. Zumaian, Zumaiakoak.
– 39. Zestoan Narrondon eta Arroabea artean, Zestoakoak eta Aizarnazabalgoak.
– 40. Arroabetik Itziarrera bidean, Azkoitikoak.
– 41. Itziarren, Azkoitikoak.