Bizikleta izango da protagonista bihar Zumaian egun osoan zehar

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 8a

Zumaiako III. Bizikleta Eguna izango da bihar, zapatua, Zumaian. Goizen hasi eta iluntzera arte egingo dituzte herrian bizikletarekin lotutako ekintzak. Hemen duzue aurtengo Bizikleta Eguneko egitaraua:
  • 09:00etan, mendi bizikleta irteera (12 urtetik gorakoak).
  • 09:00etan, cycling (izen-ematea kiroldegian).
  • 09:30ean, Joxe Mari Korta txirrindularitza proba.
  • 10:15ean, mendi bizikleta irteera (12 urtetik beherakoak).
  • 10:15ean, cycling (izen-ematea kiroldegian).
  • 10:00-14:00, bizikleta elektrikoak probatzeko aukera.
  • 12:00etan, ogitartekoa.
  • 12:45ean, eskola bidea egitasmoa.
  • 14:00etan, paella dastaketa.
  • 16:00etan, ginkana.
  • 16:30ean, bizikleta mekanika ikastaroa.
  • 16.00-19:00, bizikleta elektrikoak probatzeko aukera.
  • 18:00etan, alebin eta infantil mailako txirrindularitza proba.
  • 20:00etan, bizikleta ikuskizuna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide