'Aita Mari' izena jarri diote Libiara errefuxiatuei laguntzera joango den ontziari

Baleike.Eus 2018ko ekainaren 8a

Abuztuan aterako da Aita Mari ontzia Mediterraneora. (Baleike) Euskal Herriko Itsas Salbamendu Humanitarioa eta ProemAid elkarteek Maydayterraneo izeneko proiektua sortu zuten iazko udazkenean Libiako kostaldean, gerratik ihesi dabiltzan pertsonak erreskatatzeko. Beste ontzi bat izango dute elkarteek lan horretarako, Aita Mari izena jarri dioten arrantzaontzi bat, hain zuzen ere. Ontzi hori Getarian baxurako arrantzarako erabilitakoa da; 32 metroko luzera du eta Pasaiako Kai-Alde ontziolan eraberritu dute. Ontziak ospitale materiala eramango du erreskatatutako pertsonen beharrei erantzuteko. Abuzturako Mediterraneo itsasoan egotea aurreikusten dute proiektuaren bultzatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide