Gure Esku Dagok iganderako antolatu duen giza katea dela eta, irratsaio berezia egingo du Zarauzko Arraio Irratiak. 11:00etatik aurrera Zarauzko malekoitik saioa egingo dute irrati libreko kideek, eta jakinarazi dute Zarautzen eta inguruetan FM bidez ere entzun ahalko dela saioa.
Eskualdeko kostaldea zeharkatuko du igandean giza kateak, baina
Urola Kosta osoko herritarrek hartuko dute parte erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoan.