Txori Txiki eskolako ikasleek dantzan alaitu dute San Juan egoitza

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 7a

Zumaiako Txori Txiki musika eta dantza eskolak kurtso amaierako ekitaldiekin jarraitzen du. Azken urteotan bezala, euskal dantzetako ikasle gazteak San Juan Egoitzan izan dira dantzen erakustaldia eskaintzen. Eguraldia lagun, bertako egoiliarrek gaztetxoen dantzez gozatzeko aukera izan zuten atzokoan. Hona hemen han hartutako irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide