Imanol Lopez puntista zumaiarrak Euskal Herrian jokatuko du, udako denboraldian

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 6a

Jai Alive enpresarekin sinatu du zesta-puntako txapelketa garrantzitsuenetan parte hartzeko. "Bere urtea" izango dela hitza eman du Lopezek.

Alejandro Ituarte eta Imanol Lopez Imanol Lopez puntista zumaiarra Euskal Herrira etorriko da udako txapelketak jokatzera. Lopezek Jai Alive enpresarekin sinatu du kontratua. Zesta punta sustatzeko helburuarekin sortutako enpresa da Jai Alive. Lortutako akordioaren ondorioz, zumaiarrak udako zesta punta txapelketa garrantzitsuenak jokatuko ditu Euskal Herrian. Alejandro Ituartek, Jai Alivek Mexikon duen ordezkariaren arabera: "Harro gaude munduko atzelaririk onena gurekin izango delako". "Bere urtea" izango dela hitza eman du Lopezek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide