Bideoa eta irudiak: Altsasuko atxiloketak salatzeko kalera atera dira eskualdeko herritarrak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko ekainaren 6a

Atzo goizean Guardia Zibilak Jon Ander Cob, Iñaki Abad, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizola altsasuarrak atxilotu izana salatzeko, protesta ekitaldiak egin zituzten Urola Kostako ehunka lagunek arratsaldean. Azpeitian, Zumaian eta Getarian elkarretaratzeak egin zituzten, eta Zarautzen, berriz, manifestazio zaratatsua egin zuten herrian barrena, Lege Zaharren enparantzatik abiatuta. Joan den ostiralean, Espainiako Auzitegi Nazioanalak bi eta hamahiru urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko zortzi gazteei, eta auzian aske geratzen ziren lau lagun atxilotu zituzten atzo guardia zibilek, gazteek "ihes egitako arriskua” zutela argudiatuz. Azkoitian, berriz, bihar egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan, plazan. Ikusi atzoko mobilizazioen bideoak eta argazkiak, hemen: Zarautzen, manifestazioa: https://www.youtube.com/watch?v=U1dskdOnkGE&feature=youtu.be Azpeitian elkarretaratzea egin zuten, Altsasukoak aske! Utzi Euskal Herria bakean! lelopean: Getarian, udaletxe aurrean elkartu ziren dozenaka lagun: Zumaiako elkarretaratzeko irudia: (Argazkia: Baleike)  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide