https://youtu.be/7bR8DuoAaXQ
Datorren igandean ospatuko dute
Eskola Txikien Festa, Oikian. Herritarrak bertara gonbidatzen ari dira, eta horretarako hainbat aurpegi ezagunekin bideoak kaleratzen ari dira. Esaterako, Iraia Elias aktore zarauztarrak eskola txikiekin izandako harremana azaldu du bideo honetan. Bereziki azpimarratu ditu eskola txikiek dituzten balio pedagogikoak eta herriarekiko lotura.