Altsasukoen epaia salatu dute eskualdeko hainbat herritan

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 2a

https://youtu.be/USLTG4elQ1c Altsasuko auzian zigortutako zortzi gazteen kontrako epaia salatzeko mobilizazioak deitu zituzten, eta Urola Kostako zenbait herrietan elkarretaratzeak egin zituzten atzo. Azpeitian, argazki erraldoia ateratzeko jende asko bildu zen iluntzean Sanjuandegin, Jose Antonio Agirre plazan. XJ Auzolanean taldeak deituta elkartu zen jendea argazkirako. Sanjuandegin argazki erraldoia atera zuten (Uztarria.eus). Zarautzen, hainbat herritar atera zen arratsaldean kalera, eta Ez da posible. Altsasukoak aske lelopean, protesta zaratatsua egin zuten Alde Zaharreko kaleetan zehar. Zumaian Magnolio aurrean elkartu ziren, Altsasuko eta Oreretako epaiak salatzeko, Espainian demokrazioa 0. Utzi euskal gazteria pakean! irakur zitekeen pankarta batekin. Elkarretaratzea Magnolio aurrean (Baleike.eus). Bi eta hamahiru urte bitarteko zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitutako Altsasuko zortzi gazteei. Lesioak, desordena publikoak eta mehatxuak egitea egotzi die epaimahaiak. Atzo jakinarazi zuen epaia Auzitegi Nazionalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide