Peru Nolaskoainek Athleticen lehen taldearekin egingo du denboraldi-aurrea

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko ekainaren 2a

Nolaskoainekin batera, beste bost jokalari gaztek egingo dute aurre-denboraldia lehen taldearekin.

Peru Nolaskoain zumaiarra. 2018/19ko denboraldi-aurrea Athleticen lehen taldearekin egingo du Peru Nolaskoain zumaiarrak. Talde zuri-gorriak gaur eman du honen berri bere webgunean, eta zumaiarrarekin batera, beste bost jokalari egongo dira: Unai Simon, Andoni Lopez, Gorka Guruzeta, Iñigo Vicente eta Iñigo Muñoz Bilbao. Bestalde, Athleticek atzo aurkeztu zuen denboraldi baterako lehen taldeko entrenatzaile izango den Eduardo Berizzo argentinarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide