Arroako autobiderako sarreran bukatu dituzte lanak. (Baleike.eus)
Gaur, asteazkena, zabaldu dute Arroa parean dagoen AP-8 autobiderako lotunea. Dena den, autobideak GI-631 errepidearekin bat egiten duen biribilguneko erraietako bat itxita dago oraindik.
Joan zen abenduaren 1ean, AP-8 autobideak GI-631 errepidearekin bat egiten duen biribilgunean, bidezorua ondoratu zen Larrondo ubidearen parean. Ondorioz, Bidegik larrialdiko ekintzak egin zituen eremua egonkortzeko, eta autobideko 48. irteera eta sarrera erabiltzen duten ibilgailuentzako ordezko sarbide bat egin zuen. Horretarako, ondoko Sansinenea industrialdera, egun indarrean dagoen behin behineko lotune bat prestatu zuen. Otsailaren 19an hasi ziren lotunea konpontzeko lanekin, eta aldundiak iragarri moduan, maiatzaren bukaeran zabaldu dute errepidea. Hala eta guztiz, behin-behineko sarrera lehengo egoerara itzultzeko lanekin jarraituko dute datozen asteetan.
(Aldundia)
372.900 euroko aurrekontua dute lanek, BEZa gehitu gabe. Aldundiak emandako datuaren arabera, egunean bataz beste 10.200 ibilgailu igarotzen dira Arroako autobidearen lotunetik.