Argazkia: Joxemari Olasagasti.
Atzo jokatu zen Mutrikun Euskadiko Trainerilen Txapelketa. Bertan izan ziren Zumaiako, Getariako, Zarauzko eta Orioko ontziak, eta emakumezkoen kategorian garaipena lortu zuen Orio A-k, 15 minutu eta 21 segundoko denboran helmugaratuta. Atzoko tituluarekin, 33 dira Orioko emakumezkoek historian lortutakoak. Kategoria bereko Orio B ontzia, aldiz, hirugarren postuan sailkatu zen. Gizonezko seniorren kasuan, hirugarren postua lortu zuten oriotarrek.
Gizonezko gazteen kontsolazio txandan Zierbenaren atzetik helmugaratu zen Telmo Deun, 12 segundora. Getariako eta Zarauzko ontziek, aldiz, txapelketa jokatu zuten; eta bigarren (14:11) eta hirugaren (14:30) postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren.