Ekainaren 10eko giza katearen atarian, Hego Euskal Herriko 200 alkatek eta kargu publikok agerraldia egin dute Gernikan, erabakitzeko eskubidearen aldeko konpromezua adierazteko. Bertan izan dira, besteak beste, Nekane Iribar Zarauzko Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzia, Jose Angel Zaldua Orioko alkatea, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Oier Korta Zumaiako alkatea eta Josetxo Mendizabal Zestoako alkatea.