Algorriko K/T mugaren behatokian egiten ari diren lanek haserrea piztu dute hainbat herritarrengan. Hori dela eta, Beheko plazan hasi eta Algorri bertan amaitu den manifestazioa egin dute arratsaldean dozenaka herritarrek.
'Utzi Algorri pakean! Lurra herriarena da!' jartzen zuen pankarta eskutan hartuta, berritar batzuk Algorrin egiten ari diren lanen aurka azaldu dira arratsaldean egin duten mobilizazioan. Lan hauek ardatz hartuta, Zumaiako turismo eredua ere kolokan jarri dute.
Albiste osoa irakurri eta argazkiak ikusteko, jo Baleike.eus atarira.