K/T mugaren behatokian ari dira egurrezko plataforma eraikitzen. (Izaskun Urbieta)
Zumaiako Algorriko eremuan, K/T mugaren behatokiaren egurrezko
plataforma eraikitzen hasi dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zumaiako Udala. Hainbat herritar Algorriko eremuko lan horien aurka azaldu da, "herriko ondare kultural eta natural garrantzitsuenetariko bat suntsitzen" ari direlako "ustiapen turistikoaren alde". Hori dela eta, biharko manifestaziora deitu dituzte herritarrak. Mobilizazioa, 19:00etan Beheko plazan elkartuta hasiko dute.