Osa eta Barruetabeña ostegunean abiatuko dira Zumaiatik Portugalera, eta han bat egingo dute Espainiako selekzioko beste kideekin. Izatez, 23 urtez azpiko mailan aritzen badira ere, Munduko Kopan maila absolutoan lehiatuko dira.
Ostiralean, bost kilometroko probako finalaurrekoa jokatuko dute. Finalerako sailkatzen badira, estropada larunbatean izango dute. Gero, igandean, 30 kilometroko proba luzean arituko dira.