Gernika Jai Alaik enpresak Iñaki Osa Goikoetxea puntista fitxatu du

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 21a

Iñaki Osa Goikoetxea. (Hitza) Gernika Jai Alai Bizkaiko enpresak Iñaki Osa Goikoetxea puntista zumaiarra fitxatu du. Azarora bitartean iraungo du zesta punta denboraldiak, eta tarte horretan, Gernika Jai Alaik parte hartzen duen txapelketa, lehiaketa eta jaialdietan lehiatuko da puntista. Egun, Mexiko Hirian dago Goikoetxea, baina Zumaian izan berri da, eta jaioterrian izan den bitartean itxi du kontratua Gernika Jai Alaikin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide