Oikiaren historia azaldu zuten atzo San Bartolome elizan

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 21a

 
Oikia XIV-XXI. Historia bizia izenburupean hitzaldia izan zen atzo, igandea, Oikiako San Bartolome elizan. Arantza Ugarte eta Pedro Etxabe egin duten ikerketaz aritu ziren hizketan, goraino bete zen elizan. Oikiako historia luzearen eta ezezagunaren berri eman zieten herritarrei, ekainaren 10ean Oikian izango den Gipuzkoako Eskola Txikien Festarako indarrak biltzea helburu hartuta. Interes handia piztu zuen solasaldiak, eta adin guztietako herritar ugari bertaratu zen. Datu esanguratsu asko eman zituzten Arantza Ugarte eta Pedro Etxabe hizlariek. Adibidez, Oikiari buruz agertzen den lehen idatzia 1.344 urtekoa dela edota Oikiako Eskolak 130 urte dituela jakinarazi zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide