Irudietan: Zumaiako Odietan dantza bizian

Baleike.Eus 2018ko maiatzaren 20a

Astindu dantza taldeak antolatutako Maiatza Dantzan ekimenaren barruan, dantza estilo desberdinen erakustaldia egin zen atzo arratsaldean Odieta frontoian. Eguraldia lagun, jendetza hurreratu zen hip hop, capoeira, aretoko dantzak eta lindy hop saioak ikustera.
Berez, TikTara salsa taldeak, Zumaiako Udal Musika Bandak eta Astindu dantza taldeak datorren larunbatean eskaini behar zuten kontzertuarekin amaitzekoa zen aurtengo Maiatza Dantzan, baina, arazo batzuk direla eta, kontzertu hori uztailaren 13ra atzeratu dute. Ikusi argazki bilduma, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide