Zilarrezko domina irabazi du Iñigo Peña piraguistak Munduko Kopan

Baleike.Eus 2018ko maiatzaren 19a

Zilarrezko domina irabazi zuten atzo Iñigo Peña zumaiarrak eta Francisco Cubelosek mila metroko distantzian, Hungarian jokatzen ari den Munduko Kopan. Gaur 500 metroko finalaurrekoa jokatuko dute.

Marko Tomicevic eta Milenko Zoric serbiarren irabazi dute urrezko domina (3:09.667), Iñigo Peña eta Cubelos izan dira bigarren (3:12.511) eta Daniel Havel eta Jakub Spicar txekiarrak hirugarren (3:12.839). Oraindik 500 metroko proba gelditzen zaie iaz Szeged-en (Hungaria) lortutako urrezko domina berriro irabazteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide