Hasi dituzte Itzurungo hondartza egokitzeko lanak

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 16a

Hondartzaren ezkerraldeko jaitsieran dauden harri solteak kentzen, eta lanok amaitzean eremua harrietatik babesteko egurrezko egitura jarriko dute. Bestalde, Itzurun Txiki eremuan algek eragindako usain txarraren arazoari irtenbidea emateko lanak egingo ditu udalak.

Hasi dira Zumaiako Itzurun hondartzaren ezkerraldeko jaitsieran dauden harri solteak kentzen, eta lanok amaitzean eremua harrietatik babesteko egurrezko egitura jarriko dute. Gipuzkoako Kostaldeko Zerbitzua ari da lanak egiten, eta garabi bat ari dira erabiltzen eremua garbitzeko. Obren helburua herritarren segurtasuna bermatzea dela jakinarazi dute. Horrez gain, Itzurun Txiki eremuan algek eragindako usain txarraren arazoari irtenbidea emateko lanak egingo ditu udalak, eta hango pasabidearen azpian uraren joan-etorri naturala ahalbidetzeko obrak ere egingo ditu erakundeak. Lan guztiak hilabetean bukatzea aurreikusten dute.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide