Astilleros Balenciagan egin dute itsasontzia. (Baleike.eus)
Gaur, asteazkena, uretaratuko dute Astilleros Balenciagan egiten ari diren Norwegian Gannet itsasontzia, 17:30ak aldean. Hori dela eta, Portuen Zuzendaritzak jakinarazi duenez, 17:30etik 19:00etara bitartean ezingo da bestelako jarduerarik egin maniobra eremuan. Gainera, Gernika parkean segurtasun hesia jarriko dute maniobra eremuan inor sar ez dadin.