Helene Alberdi bigarren izan da Iruñeko triatloian

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko maiatzaren 13a

Iruñeko IV. Half Triathlon proba jokatu zen atzo. Kirolariek 1,9 kilometro egin zituzten igerian Aritzalekuko urtegian. Jarraian 85 kilometroko txirrindularitza saioa izango zuten, eta, amaitzeko, 19 kilometroko korrika saioa.

[caption id="attachment_337169" align="aligncenter" width="300"]Helene Alberdi, ezkerretik lehena (Argazkia: triatletasenred.sport.es ). Helene Alberdi, ezkerretik lehena (Argazkia: triatletasenred.sport.es ).[/caption] Emakumezkoetan, elite mailan, Zumaiako bizilagun Helene Alberdi bigarren izan zen, 4:28:22 denborarekin, Sara Loehr irabazlearekiko 48 segundora. Helene izan zen igeriketa proban azkarrena, baina txirrindularitzakoan aurrea hartu zioen amaieran irabazle izango zen Loehrrek. Korrika saioan aldea txikitzeko gai izan zen Alberdi, baina ez proba irabazteko adina.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide