Geolodiako irteera egi zuten atzo (Miriam Romatet).
Eguraldi petralarekin, euriarekin eta haizearekin, egin zen atzo Geolodiako irteera. Geologia eta geologoen lana hurreratzea du helburu ekimen honek, eta atzo Euskal Kostaldeko Geoparkearen eremuan egin zen,
Karst. Koralezko mendiak eta bailara ezkutuak izenburupean.
Goizean Lasturko San Nikolas auzora joan ziren. Bidean Arantza Aranburu eta Asier Hilario geologoek Geoparkeko paisaiak azken milioi urteetan izandako bilakaeraren inguruko azalpenak eman zituzten, eta baita Behe Kretazeoko koralezko arrezifeak nolakoak ziren esan ere. Bazkalondoren, Lasturko harrobira joan zen taldea. Hector Fano geologoak bertako harria eta honen erabilera nolakoa den azaldu zuen.
Argazkiak ikusteko: Baleike.eus