Zumba saioa (Baleike.eus).
Aurtengo Maiatza Dantzan ekimeneko lehen kaleko ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean. Ordura arte bi ikastaro egin ziren, biak ere Torreberrin: dantza afrikarrena lehen asteburuan, eta dantza klasikoarena atzo, goizez eta arratsaldez. Arratsaldean baita ere, eta euriak utzitako tarte batean, zumba saioa egin zen Kantauri plazan. Gaztetxoak izan ziren, gehienbat, ekitaldiaz gozatu zutenak.