Kiskalita gelditu dira hiru edukiontziak. (Baleike.eus)
Ezezagunek hiru edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean Zumaiako Alai kaleko 17. zenbakiaren parean. Larrialdi Zerbitzuak joan dira edukiontziak zeuden tokira, baina erabat kiskali dira beira, papera eta ontzi arinak biltzeko hiru zabor ontziak.
Ez da halako erasoren bat gertatzen den aurreneko aldia Zumaian; izan ere, Oikian bost edukiontzi erre zituzten joan zen otsailaaren 24an; zazpi Txomin Agirre kaian apirilaren 3an; eta otsailaren 23an 47 edukiontzi sabotatu zituzten Zumaia osoan.