Aro berri bat hasi du Baleikek, itxuraz eta mamiz berritutako aldizkariarekin

Urola Kostako Hitza 2018ko mai. 11a, 10:59

Itxura, egitura eta edukia egokitu ditu Baleikek maiatzeko zenbakirako. Datorren urtean beteko dira 25 urte Baleikek aldizkariaren lehen zenbakia atera zuela.

'Baleike' aldizkari berrituaren azala. (Baleike.eus) Datorren urtean beteko dira 25 urte Baleikek aldizkariaren lehen zenbakia atera zuenetik. Ordutik aldaketa asko izan ditu aldizkariak, bai itxura aldetik, baita eduki aldetik ere. Azken aldaketa handia 2007ko otsailan izan zuen aldizkariak, kolorea sartu baitzuen aldizkarian. Orain, berriz, itxura, egitura eta edukia egokitu ditu Baleikek maiatzeko zenbakirako. Itxurari dagokionez, tamaina aldetik, aurreko aldizkaria baino zertxobait txikiagoa da. Orri kopurua, ordea, handiagoa du: 32 orrialde izatetik, 48 orrialde izatera pasatu da. Edukien eta atalen aldaketa nabarmena da: erreportajeak, argazkiak eta elkarrizketak mantenduko dituzte, baina garrantzia handiagoa emango diote, adibidez, iritziari. Aldizkariak atal finko batzuk ere izango ditu: osasuna, heziketa, zientzia eta ingurumena, herriaren historia, kultura, haurrentzako denborapasak eta abar luze bat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide