Eduardo Agirre txapelarekin. (Baleike.eus)
GRAVNI txapelketako zesta puntako finalak jokatu zituzten joan zen igandean, hilak 6, Gasteizko Olabe frontoian. Jubeniletan, Eduardo Agirre zumaiarrak Gipuzkoa ordezkatu zuen Aratz Mendizabal mutrikuarrarekin batera, eta txapela jantzi ahal izan zuten finalean Bizkaiko pilotariak mendean hartuta. Finalean 35 eta 21 nagusitu ziren Agirre eta Mendizabal.