HITZAk bulego berria du Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko mai. 8a, 11:32

HITZA eta Erlo Telebistako langile batzuk, Zarauzko bulego berrian Erlo Telebistaren lokalera tokialdatu da UROLA KOSTAKO HITZAren Zarauzko bulegoa. Bi hedabideek hilabeteak daramatzate elkarlanean, eta duela egun batzuetatik, bulegoa ere partekatzen hasi dira. Lokalean hainbat berrikuntza egin ondoren, zazpi kazetarirentzako tokia prestatu da, baita administraziorako eta diseinu lanak egiteko lekua ere. Goiko solairuan, berriz, telebistarako plato-a eta bilera gela jarri dira.
Herritarrek eta eragileek, beraz, bi hedabideak elkarrekin aurkituko dituzte Araba kaleko 27. zenbakian (tanatorioaren ondoan).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide