Goizeko 11:00etan hasita, Gipuzkoako Trainerillen Liga jokatu dute gaur Getarian. Bertan izan dira Orioko, Zumaiako, Zarauzko eta Getariako trainerillak, eta Orio izan da nagusi, gizonezko seniorretan eta emakumezko absolututan.
Getariarrek, aldiz, gizonezko jubenilen kategorian lortu dute lehenengo postua. Haren atzetik helmugaratu da Zarautz A ontzia kategoria berean. Hirugarren eta laugarren postuak lortu dituzte Zumaia eta Zarautz B ontziek; hurrenez hurren.
Gizonezko seniorren kategorian, bosgarren postua lortu du Zarautz A ontziak, seigarrena Getaria Ak, eta zazpigarren sailkatu da Zumaia A.