Istripuaren irudia zabaldu da sare sozialetan
Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, istripu bat egon da N-634 errepidean, Zumaiatik Getariara bidean. Istripua iluntzean izan da, eta une honetan auto pilaketa dago.
Antza, bi autok elkar jo dute, eta autoetako bat iraulita dago errepidean.