Urola Kostako LAB sindikatuak Zumaian egin du Maiatzaren 1eko eskualdeko mobilizazioa.
Lan, bizi eta herri duina lelo hartuta manifestazioa egin dute eguerdian. Langileen Eguneko mobilizazioa Eusebio Gurrutxaga plazan hasi dute, eta leku berean amaitu dute, herria zeharkatu ondoren. Lan eta bizi duina bermatzea eskatu du LAB sindikatuak. "Langileok hamarkadetan lortu ditugun garaipen sozialak kolokan jartzen ari dira, lan eta bizi baldintzak prekarizatzen ari dira", azaldu dute LABeko ordezkariek. Eskualdeko herrietako ordezkariak elkartu dira manifestazioan;
Urola Erdiko herrietakoek auto karabana egin dute Zumaiaraino, Azkoititik abiatuta.
ELAk, bestalde, Bilbon deitu du manifestazio nazionala, eta hara joateko hainbat autobus atera da eskualdetik. Azpeitian, berriz, manifestazioa egingo dute 19:00etan, plazatik abiatuta, Gaztetxeak, Ikasle Abertzaleakek, Ernaik, Basanderiek asanblada feministak eta LABek deituta,
Langile boterea eraiki leloarekin. Goizean manifestazioko lelo beraren inguruan mahai ingurua egin dute Gaztetxean, Gazte Astearen barruan.