Zarauzko trainerilla, XXVI. San Telmo sarian lehiatzen. (Zarauzko Arraun Elkartea) |
Pasai Donibanen jokatu dute gaur Gipuzkoako Trainerillen Ligako 3. jardunaldia. Bertan, emakumezko absolutuak eta jubenil mutilak aritu dira arraunean. Jubenil mutilen mailan, Getaria, Zarautz "A" eta Zumaia izan dira azkarrenak, hurrenez hurren. Emakumezko absolutuetan, berriz, Orio A.E. "B" heldu da hirugarren, San Juan "B" eta San Juan "A"ren atzetik.