LABen auto karabana, Azpeitiko kaleetan. (Ane Olaizola)
Gaur, Langileen Nazioarteko Egunean, Maiatzaren Leheneko mobilizazioak egiten ari dira sindikatuak eta herritarrak. LAB sindikatuak, esaterako, auto karabana egin du Azkoititik Zumaiara bitartean, eguerdian eskualdeko manifestazioa egingo baitute han,
Lan, bizi eta herri duina lelopean.
ELAk, bestalde, Bilbon deitu du manifestazio nazionala, eta hara joateko hainbat autobus atera da eskualdetik.
Arratsaldean, berriz, manifestazioa egingo dute Azpeitiko kaleetan, gaztetxeak, Ikasle Abertzaleak, Ernaik, Basanderiek asanblada feministak eta LABek deituta.
Langile boterea eraiki lelopean, 19:00etan hasiko dute manifestazioa plazan, eta leku berean amaituko dute protesta. Gaztetxeak antolatuta, gainera, langile boterearen eraikuntzaz mahai ingurua egin dute goizean Azpeitian.