Zarauzko eskubaloiko kadete neskak Euskadiko txapeldun

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 30a

Kadete mutilek Euskadiko azpitxapeldun postua lortu dute asteburuan, etxean jokatutako lauko finalean.

Kadete nesken garaipena, Kukullagan. (Zarauzko Eskubaloia) Lehen postua lortu dute kadete neskek Etxebarriko kiroldegiko 4ko finalean. Gainontzeko taldeak markagailuan oso gertu izan badituzte ere, Espainiako sektorerako lehen sailkatuak izatea lortu dute zarauztarrek. Bigarren postua etxeko taldea sailkatu da, hirugarren egin du Elgoibarrek, eta laugarren, Zumaiako Pulpo taldeak. Mutilak ere fin aritu dira Aritzbatalde Kiroldegian, baina ezin izan zuten Irungo Bidasoa taldea garaitu larunbatean. Bigarren postua eskuratu dute etxekoek, Irungoen atzetik. Hirugarren sailkatua Usurbil izan da, eta Urdulizentzat izan da laugarren postua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide