Joseba Odriozola zestoarra eta Andoni Txintxilla zumaiarra Talento Gastro sarietarako hautagai

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 29a

Aurten antolatu dituzte gastronomiaren munduan aritzen diren 40 urtez azpiko langileentzat sariak. Epaimahaiak Odriozola parrilero onenaren saria jasotzeko hautagaia da, eta Txintxilla sukaldaria euskal produktuen tratamendu onenaren sarirako. Salako arreta onenaren sarirako hautagai da Orioko San Martin jatetxeko salaren zuzenadari Naroa Villagrand.

Joseba Odriozola Aranetako parrileroa. (Ainitze Agirrezabala) Gastronomiaren arloan lan egiten dute gazte gipuzkoarrak saritzeko, Talento Gastro sariak antolatu dituzte aurten lehen aldiz Basque Culinary Centerrek eta Gipuzkoako Ostalarien Elkarteak. Alor desberdinetako zortzi sari banatuko dituzte ekainaren 13an Donostian egingo duten sari banaketa ekitaldian, eta horietako hirutan eskualdeko sukaldariak dira hautagai. Salako arreta onenaren sarirako hautagai da Orioko San Martin jatetxeko salaren zuzendari Naroa Villagrand donostiarra. Aldiz, parrilero onenaren saria jasotzeko finalista da Joseba Odriozola Zestoako Araneta erretegiko parrileroa. Bestalde, euskal produktuen tratamendu onenaren sarirako hautagai izendatu dute Andoni Txintxilla Zumaiako Beheko Plaza jatetxeko sukaldaria. Besteak beste, Aizpea Oihanederrek, Martin Berasategik, Elena Arzakek eta David de Jorgek osatutako paimahaiak dagoeneko aukeratu ditu finalistak; sariak jasotzeko hautagai guztiak 40 urtetik beherakoak dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide