Irudietan: Getariako Triatloia 2018

Onintza Lete Arrieta 2018ko apirilaren 29a

Ander Garcia eta Helene Alberdi Zumaiako bizilaguna izan dira bizkorrenak Getariako Triatloian. 410 triatletak hartu dute parte, eta bizikleta saioa aurreko urteetan baino gogorragoa izan da, maldan gora egin behar izan baitute, Garate eta Meaga igoz. Jende asko bertaratu da proba ikustera, eta giro ona egon da. Gainera, gaurko saioarekin hasi da triatloi denboraldia, hau izan baita lehenengo proba puntuagarria. [flickr_set id="72157696232041385"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide