Loizate, Alberdi eta Arrillaga (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
410 triatleta gerturatu dira gaur Getarira, Getariako Triatloian parte hartzera. 62 emakumezko eta 347 gizonezko aritu dira nor baino nor igerian (700 metro), bizikletan (20 kilometro) eta korrika (5 kilometro). Urola Kostako hainbat triatleta izan dira lehian: esaterako,
Getaitriko 22 kirolari, Codeam taldeko 10, Zumaiako taldeko 22 (zehaztu dute azkoitiarrak, azpeitiarrak, zestoarrak eta zumaiarrak etorri direla taldetik), eta Yepatri taldeko hiruzpalau zarauztar eta zumaiar.
Hain zuzen, podiumera
Yepatri taldeko Helene Alberdi iritsi da. Emakumezkoetan bera nagusitu zaie Irene Loizate eta Mireia Arrillagari. Zumaiako bizilagunak iaz ere txapela eskuratu zuen Getarian.
Gizonezkoetan, lehen postuek ihes egin diote Jon Unanue zarauztarrari (Yepa taldekoa bera ere). Izan ere, aurrean zebilen arren, bizikleta proban bi aldiz gelditu behar izan du, gurpilen arazo batengatik. Laugarren egin du, eta bera izan da lehen eskualdekoa. Aurreneko postua Ander Garciarentzat izan da.
Ikusi hemen argazki bilduma.
Garcia, berdez, eta Osoro, elkar zoriontzen (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
Aurreneko sailkatuen denborak, honakoak izan dira:
Gizonezkoak
-1. Ander Garcia 01:03:41
-2. Pello Osoro 01:04:45
-3. Joanes Goitisolo 01:05:16
-4. Jon Unanue 01:05:21
Emakumezkoak
-1. Helene Alberdi 01:13:32
-2. Irene Loizate 01:15:52
-3.Mireia Arrillaga 01:17:12
Sailkapena, osorik, hemen ikus daiteke.