Eskualdeko talde feministek "larritzat" jo dute atzo Nafarroako Lurralde Auzitegiak 2016ko sanferminetan emakume bati taldean egindako erasoaren epaia. Izan ere, epaileek sexu abusu delituengatik zigortu dituzte bost gizonak, eta absolbitu egin dituzte sexu eraso delituengatik. Sententziaren aurrean, beraien "haserrea eta ezinegona" adierazi zuten atzo ehunka lagunek eskualdean egin zituzten mobilizazioetan, eta "bortxaketaren kulturaren aurrean", autodefentsa feministara deitu zuten talde feministek. Orion, berriz, gaur egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan, plazan.
Azkoitian, elkarretaratzea egin zuten plazan:
Azpeitian, ehunka lagun elkartu ziren sententzia salatzeko:
Getarian, udaletxe aurrean bildu ziren hainbat herritar:
Zarautzen, manifestazioa egin zuten sententzia salatzeko:
https://youtu.be/QKIge2qwuzY
Zestoan, kazerolada egin zuten herrian zehar, eta Zestoako Txoko Feministak hartu zituen honako irudiak:
https://youtu.be/pBy27ZafAAo
Zumaian, manifestazioa egin zuten ehunka lagunek:
https://youtu.be/Xstu6Temc0Q