Dantzazaleon Eguna ospatuko da maiatzaren 5ean Torreberrin

Baleike.Eus 2018ko apirilaren 25a

Izena emateko azken eguna maiatzaren 2a izango da

Maiatzaren 5ean Dantzazaleon Eguna ospatuko da, eta bertan, Afrikako dantzek izango dute protagonismoa. Anne Agirreren gidaritzapean, masterclassa izango da Torreberrin, 09:30etatik 12:00etara. Hastapen maila izango du saioak, eta Astinduko bazkideek doan izango dute. Gainerakoek, 15 euro ordaindu beharko dute. Izena eman behar da aurrez, eta epea maiatzaren 2an amaituko da. Masterclassaren ondoren bazkaria egongo da. Kasu honetan ere, Astinduko bazkideek doan izango dute, eta besteek 15 euro ordaindu beharko dute. Ekitaldi honetarako izena eman beharko da eta masterclassa bezalaxe, maiatzaren 2a arte egongo da aukera. Bi kasuetan izena emateko Alondegira jo daiteke, edo astindu.zde@gmail.com // kulturetxea@zumaia.eus helbideetara mezu bat bidali beharko da. .

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide